Askoren ustez gaur egun mobilaren erabilera gehiegizkoa da. Hala ote da benetan? Gaur egun kaletik joatea mugikorrarekin normala iruditzen zaigu gehienei. Telefono mugikorrak sortu zirenean, pertsona bat ikusten zenuenean mugikorrarekin arraroa egiten zitzaizun, garai horretan pertsona oso gutxik zutelako. Orain arraroa da mugikorrik ez izatea, gazteek zein helduek erabiltzen dute eta.
Nire ustez, beste askorekin batera umeen mugikorraren erabilera gehiegizkoa da. Mugikorra beharrezkoa denean erabili beharko genuke, eta ez egun guztian zehar. Gazteek mugikorra bideoak ikusteko, jokuetara ibiltzeko eta beste hainbat gauza gehiago egiteko erabiltzen dute. Ni ez nago horren aurka, baina nik uste denbora mugatu batean egin beharko luketela hori eta ez denbora guztian. Orain gazteek ezin dute beraien mugikorrik gabe atera kalera, ezinbestekoa delako beraientzat. Kasu batzuetan pertsonek terapia egitera joan behar dute telefono mugikorra uzteko. Baina mugikorrak ere baditu bere alde onak, informazioa azkar bilatzeko oso erabilera ona du, lagunekin eta familiarekin hitz egiteko, eta dibertitzeko aplikazio onak ditu.
Esan dugun guztiak ondorio txarrak eta onak aterako ditu. Mugikorra behar den bezala eta denbora tarte batean erabiltzen bazenu gutxiago gastatuko zenukeeneta lasai biziko zinateke. Mugikorrari engantxatuta bizitzen jarraitzen baduzu ezingo duzu utzi, azken finean mugikorra droga bat bihurtuko da zuretzat eta ingurukoei ere kaltetu egingo die.
Ez utzi zure mugikorra zure bizitzaren ardatza izaten.
Biografia
NIRE AMA Nire ama 1968an jaio zen Mendaron (Gipuzkoa). Lau seme-alaben hirugarrena da, mutil bat eta hiru neska. Mendaron EGB ikasi zuen eta 14 urte zituenena Donostiara joan zen lanera eta saskibaloira ibiltzera. Saskibaloia ikasten zuen bitartean, etxe batean umeak zaintzen zituen. Garai horietan ez zeuden 1.85eko neska asko eta berak altura horrekin jolastu zuen taldeetan destakatzen zuen. Kategoria guztietan jolastu zuen Donostiako Las Banderas taldean. Espainiako kontzentrazio batzuetara ere joan zen.
Bere kirol ibilbidean lesio asko izan zituen: orkatila ligamentua, sudur haustura….
Asko bidaiatu zuen bere taldearekin Espainiatik eta atzerritik, Europkao Coppa Ronchetti izeneko txapelketa batean parte hartu zuten.
Jolasten zuen bitartean Erizaintzako laguntzaile titulua atera zuen, baina ez zen erraza saskibaloira jolasten ikasketak ondo jotea, egunero entrenatzen zuen eta.
Bere azken urteak jokalari bezala Hondarribian pasa zituen jolasten eta 29 urterekin utzi zuen jolasteari. 2003an bere aita hil zen biriketako minbiziarengatik eta urte bat geroago bere amari Alzheimerra detektatu zioten linfoma bat pasa eta gero. 2014ean hil zen bere ama.
1997an Imanol Artetxerekin ezkondu zen Mendaroko elizan, eta 1999an bere lehen alaba jaio zen Maria izeneko, eta hiru urte geroago bere semea jaio zen Imanol izenekoa.
39 urte egin zituenean minbizia detektatu zioten eta, operatua eta kimioterapiak jasan behar izan zituen. Urte bat geroago bularra berreraikitu zioten, gaur egun tratamenduarekin jarraitzen du, baina superatua dago iadanik. Ariketa fisikoak egiten jarraitzen du ia egunero eta kirolari on bezala.
Gaur egun monitora bezala lan egiten du Orokieta Herri eskolan. Bere semeak eta alabak bere pausuak jarraitu dituzte eta biek saskibaloira jolasten dute.
Euskal Herris 7 lurraldetan banatuta dago: Bizkaia (Bilbo), Gipuzkoa (Donostia), Araba (Gazteiz), Nafarroa garaia (Iruñea), Lapurdi (Baiona), Nafarroa Behera (Donibane Garazi) eta Zuberoa (Maule). Nafarrroa da handiena 10.421,0 km2 eta txikiena Zuberoa
TRANZKRIPZIOA Kirola egiten al duzu? Bai itet
Ta lengoko partidua zer moduz? Bueno euri askokin ta galdu 1-0, ta bueno ondo jolastuta, ta bueno azken bigarren ta pena izatea.
Ta zenenkontra izan tzan? Bueno ba Lazkaon kontra izan tzan ta hoiek dijoazte taulan bigarren edo ola, ta oso ekipo fuertea dute.
Zein posiziotan jolasten duzu?Gustora al zaude? Bai, nik delantero jolasten dut baina entrenatzaileak batzuetan erdian jartzen dit eta beste batzuetan suplente.
Pena da suplentea izatea ezta? Bai, batzuetan egiten du bizitzako eguraldia eta putada bat da suplentea izatea eta gehienetan titular izaten naiz, eta ba hori gustora nago ekipoan eta espero dut ekipoa aurrera joatea, eta tablan goian egotea.
Bale, eskerrikasko Iñaki ta urrengo arte. Eskerrikasko zuri, agur.
TRANZKRIPZIOA (Euskara batuan)
Kirola egiten ahal duzu? Bai, egiten dut
Eta lehengoko partidua zer moduz? Bueno euri askokin eta galdu egin genuen 1-0, eta bueno ondo jolastu genuen, eta azken bigarren goaz eta pena izaten da.
Eta zeinen kontra izan zen? Bueno ba Lazkaoren kontra izan zen eta horiek doaz taulan bigarren edo ola, eta oso ekipo indartsua dute.
Zein posiziotan jolasten duzu?Gustora al zaude? Bai, nik aurrelari jolasten dut baina entrenatzaileak batzuetan erdian jartzen dit eta beste batzuetan ordezkoan.
Pena da ordezkoa izatea ezta? Bai, batzuetan egiten du bizitzako eguraldia eta putada bat da ordezkoa izatea eta gehienetan titular izaten naiz, eta oso gustora nago ekipoan eta espero dut aurrera joatea, eta taulan goian egotea.
Bale, eskerrik asko Iñaki eta hurrengo arte. Eskerrik asko zuri, agur.